4 URTEKOEN LEHENENGO UZTA!!!

Negutegiko barazkiak asko hasi dira eta atera behar ditugu batzuk. Konparatu ditugu kanpoko barazkiekin eta, egun berean landatuta egoteko, negutegi barrukoak askoz gehiago hasi dira. Horren inguruan gelan hitzegin dugu.
Orain bagoaz batzuk ateratzera.




Jon, hori bai dela romanescu ederra!


Anerrek atera duena ere ez da makala!!



 Aupa June, zu indartsua zara eta!


Aza mota hau berezia da, ez da borobiltzen. Luzatzen hasten denean jan behar da bestela mingotza bihurtzen da.


Aialari asko kostatu zaio baina azkenik atera du.



Orain zozketatuko ditugu etxera eramateko



Eneko biak izan dira irabazleak A gelan.



 Eta balio ez duten hostoak, Eider eta Naroaren untxientzat.

4 URTEKOAK BARAZKIEN IZENAK JARTZEN BARATZEAN

Hainbat barazki landatu ditugu gure bankadan eta negutegian baina ondo identifikatu behar ditugunez, txartelak egin ditugu. Eguraldi ona egiten du eta bagoaz gure baratzera












Babak, ilarrak, orburuak, azak, azaloreak, bruselako azak, romaneskuak eta aza moreak landatu genituen.
Orain negutegiko txartelak jarriko ditugu.
Landatu genituen egunetik asko hasi dira, batez ere negutegi barruan dauden barazkiak.











Kontu handiz ibili behar gara tipulinak ez zapaltzeko.