HH 3, ZER IKASI DUGU ZIZAREEI BURUZ ?

Izena idatzi dugu,
zizarea margotu dugu,

nolakoak diren ikasi dugu,

baratzan laguntza handia ematen dutela badakigu, 

lur azpian gustora egoten direla ere.

Ea zuek topatzen duzuen non dagoen zizarea!










4 urtekoak BARRASKILOEKIN IKASTEN!

Kaixo guztioi, proiektu berri bat hasi eta burubelarri sartu gara barraskiloen munduan. Gauza asko ikasten gaude eta hemen joango gara gure esperientziak argitaratzen.

Nola sortu da proiektu hau?
Egun batean Haritzek barraskilo bat ekarri zuen gelara. Interes handia sortu zenez, pentsatu genuen animalitxo hauei buruz gehiago jakin nahi genuela. Gainera "aspertuta geunden gure baratzetik barraskiloak ateratzen, barazki guztiak jaten zituztelako".


Ikusita ondoko gelara zabaldu zela jakinmina, adoztu genuen guztiok sartzea proiektu honetan.




Lehendabizi, ohikoa den bezala, barraskiloei buruz dakigun guztia idatzi genuen kartulina batean eta beste kartulina batetan, jakin nahi duguna idatzi genuen. Gauza interesgarriak sortu ziren.



Orain barraskiloen txokoa prestatu behar dugu. Txoko horretan jariko dugu etxetik ekarritako guztia:
- Informazioa 





- Irudiak... 

- Ipuinak eta asmakizunak...








- Jostailuak...








- Eskulanak...

















- Marrazkiak...
















- Oskolak....





- Eta abar....





Eta nola ez.... benetako barraskiloak ere!!!












Daukagun kutxa beteta ikusirik, pentsatu dugu leku apraposagoa bilatu beharko diegula eta "BARRASKILOEN LORATEGIA" deitu diogu. Hurrengoan kontatuko dizuegu nola egin dugun.